Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) bi lanpostu deialdi ireki ditu. Lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuak egingo dira. Jarraian duzu postuen informazio guztia, eskatzen dena, eskaintzen dena, baloratuko dena eta zein diren epeak. Epez kanpoko CVrik ez da onartuko.
- Bizi-baldintza materialak arloko teknikaria (Kurrikulumak, urriaren 1a baino lehen).
- Arabako Koordinatzailea (baja bat betetzeko) (Kurrikulumak, urriaren 8a baino lehen).
Kontratuak lanaldi osokoak izango dira, Gasteizen, eta eskatutako baldintzetako batzuk honako hauek dira: 30 urte baino gehiago EZ izatea, euskara eta gaztelania menperatzea, eta esparruko gizarte mugimendua eta elkartegintza ezagutzea. Zalantzarik izanez gero jar zaitez harremanetan gurekin aipatutako helbide elektroniko bidez edo gure webgunean topatuko dituzun telefono zenbakietara deituz.