Pertsona gazteon ideia politikoekin lotuta, giza eskubide urraketaren aurka

16 December, 2014

EGK-k berdintasun lan-arloa berreskuratu du

Nahi baino urte gehiagoren ostean, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Berdintasun lan-arloa berreskuratu du. Joan den astean teknikari berri batek lan honi ekin zion eta hurrengo bost hilabeteetan genero eta LGTB berdintasunaren inguruko jarduerak egingo ditu. Teknikari berria Janire Muñiz Jauregui gazte bizkaitarra da eta dagoeneko EGKren Batzorde Iraunkorreko kideak ezagutu eta 2015erako plangintzarekin lanean jarri da.

Janirek Bilboko egoitzan lana egingo du eta laster Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) hainbat kiderekin elkartzen hasiko da. Berarekin harremanetan jarri edo proposamenaren bat egiteko, e-maila idatzi berdintasuna@egk.eus korreo elektronikora edo 94-4436143 telefono zenbakira deitu.

Hemendik aurrera berdintasunarekin zerikusia duen gaietan EAEko gazteon diskurtsoa txertatzen saiatuko gara.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.