Bakehizketak dokumental kideak

17 February, 2016

Dagoeneko Bakehizketak dokumental osoa ikus daiteke, EGKren lana gazteak, bakea eta bizikidetzaren gainekoa

2015eko urrian, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak 20 gazte gonbidatu zituen Arrasatera asteburu bateko elkarbizitza batean parte hartzera. Topaketa honetan, neska-mutilek elkar ezagutzen zuten bitartean, bakea eta bizikidetzarekin lotutako bost gaien gainean hausnartu zuten gonbidatu esanguratsu batzuekin batera: kazetariak, biktimak, biktimarioak, historialariak, kargu publikoak, kultur eragileak… Helburu nagusia, gazteak ere bakegintzaren protagonistak izan daitezkeela ikustaraztea zen. Asteburu horretan jasotako erantzunak eta emaitzak oso interesgarriak izan ziren. Eragile zein gazteek bertan gertatutakoa eta jasotakoa ezin zela galdu azpimarratu zuten… Haien ausardia eta desira, hemen dago islatua. Jada Bakehizketak dokumental oso ikusgai!

DOKUMENTALA IKUSI

Bidali eta zabaldu zure sare sozialetan #Bakehizketak hashtag-a edo traola erabiliz.

Eta otsailaren 12an Bilbon egin zen dokumentalaren aurkezpenaren informazio gehiago jakin nahi baduzu, esteka honetan sartu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.