CV eta motibazio gutunak martxoaren 29ko 12:00ak arte jasoko ditugu egk@egk.eus. Lanpostua Gasteizen izango da
Bakea eta bizikidetzaren alorrean Bake kulturaren kudeaketan edota Giza Eskubideetan ezagutzak badituzu, eta lantzeko gogoa baduzu, hau da zure aukera. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Bakea eta Bizikidetza teknikaria lanpostua eskaintzen dizu. Lanpostua Gasteizeko bulegoan da, baina lan eremua Euskadi osoa izango da.
Zure egin behar nagusiak Bakea eta Bizikidetza arloko proiektuak ezagutu, sortu, antolatu, garatu eta ebaluatzea izango dira, hauetako batzuk jadanik martxan. Proiektu hauek gazte elkarte, gizarte mugimendu, gizarte eragile eta administrazioekin elkarlanean eta, egitasmoaren arabera, koordinazioan garatu beharko dituzu. Horrez gain, EGK-ko beste arloekin koordinatzea eta lan-arlo horietan “bakea eta bizikidetza” ikuspuntua bermatzea izango dira beste egiteko batzuk.
Lanpostu honetarako arlo sozialean gradu edo graduondoko titulazioa izatea edota arlo horien ezagutza bermatzen duen esperientzia izatea eskatzen da. Bestalde, gure azken hamarkadetako historia eta errealitatea jakitea eta honen gainean dauden ikuspuntu eta diskurtsoak ezagutzea eskatzen da. Euskal gazteriaren, elkartegintzaren eta gizarte mugimenduen berri izatea ere baloratuko da.
Orain arte egindako lan-deialdietan bezala, hautagaia izateko 30 urte baino gutxiago izan beharko dituzu eta euskara zein gaztelania maila altua izan beharko duzu.
Eskatzen diren ezaugarriak, lanpostuaren baldintzak, egin beharrekoak eta kontuan izango direnak, jarraian dagoen PDFan irakur ditzakezu.
EGKren Bakea eta Bizikidetza teknikari izateko hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, bidali zure CVa, motibazio gutuna, zein PDFan topatuko duzun Datuen babesaren politika martxoaren 29ko 12:00ak baino lehen egk@egk.eus helbidera.
Aukeraketa prozesua
Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko hainbat data:
- Curriculumen bidalketa, martxoaren 29a arte (eguerdiko 12:00ak arte).
- Froga idatzia nork egin behar duenaren jakinarazpena, matxoaren 31an.
- Froga Idatzia Bilbon, apirilaren 12an.
- Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, apirilaren 14an.
- Elkarrizketa eguna, apirilaren 16an.
- Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, apirilaren 19an.
- Berehala.
Edozein zalantza izanez gero deitu 94 443 61 43 telefonora.
Inguruan zabaltzea eskertuko dizugu!