Arteak Giza Eskubideen defentsan eta bake kulturaren eraikuntzan duen garrantzia oso handia da. Bi mundu hauek lotzeko asmoz, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako BAKE ARTE tailerrak antolatu ditu, doakoak izango direnak. Saio hauetan, dinamika ezberdinak garatuko dira eta gazteok gure iraganarekin, orainarekin eta etorkizunarekin lotutako ikuspuntuak, esperientziak eta sentimenduak islatzeko aukera izango dugu. Horretarako, hainbat diziplina artistikoz baliatuko gara (literatura, antzerkia, musika, argazkilaritza…). Azkenik, sortutako edukiak bakeahots.org webgunera igoko dira: gazteen memoria eta esperantzak era artistikoan idatzi eta adierazteko 2014ko udazkenean sortu genuen komunitate birtuala.
Noiz eta non izango dira Bake Arte tailerrak?
- Apirilak 21 (asteartea): 17.00etatik 20.30etara, UPV/EHU-ko Arte Ederretako Faktultatean (Leioa, Bizkaia).
- Apirilak 23 (osteguna): 17.00etatik 20.30etara, Donostia 2016ko egoitzan (Easo kalea 43, Donostia).
- Apirilak 24 (ostirala): 17.00etatik 20.30etara, Gero Arte Kultur Elkartean (Bueno Monreal kalean 18, Gasteiz).
Izena eman dezakezu, formulario hau betez.
Azpimarratu behar da tailerretara etortzeko garraio publikoa erabiltzen bada, tiketa aurkeztuta gastuak ere gure esku!
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi email bat bakea@egk.eus helbidera edo deitu 943-429767 telefono zenbakira.