Demokrazia ulertzeko gero eta modu gehiago daudela ikusi dugu azken urte hauetan. Agertoki honetan erabakitzeko eskubidea, euskal gizartearen zati batentzat aldarri bihurtu da. Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) dei egiten dizuegu erabakitzeko eskubidearen inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko prestatu dugun aurtengo #GaztEztabaida-n parte hartzera.
Gure Esku Dago bezalako herri ekimenen mobilizazioek erakusten digute erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaida kalean dagoela, baita EAEko gazteen artean ere. Baina benetan beharrezkoa dugu gazteok erabakitzeko eskubidea? Zein muga ditu? Finean erabakitzeko eskubidearen inguruan hitz egingo dugu EAEko hainbat alderditako ordezkariekin. Galdu egingo duzu?
Hiru bloke nagusi izango dituen eztabaida izango da. Gazteen ikuspegitik, egungo marko autonomikoaz, Autogobernu Ponentziaz eta erabakitzeko eskubideaz hitz egingo dugu. Ziur baduzula zer esan eta zer gehitu eztabaidara, ez galdu aukera!
Galdera guzti hauen inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko Eusko Legebiltzarreko alderdi politiko desberdinetako ordezkariak ere izango ditugu:
GaztEztabaidako gonbidatuak
EAJ/PNV Joseba Egibar
EH BILDU Pello Urizar
PODEMOS Lander Martinez
PSE-EE Jose Antonio Pastor
PP Anton Damborenea
Demokraziaz, gazteriaz eta erabakitzeko eskubideaz gehiago jakin nahi baduzu ez galdu aukera! Animatu! Parte hartu!
Badator GaztEztabaida: non eta noiz
Azaroaren 15ean, asteazkena 11etan
UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan (Leioa)
Zure Galderen zain gaude! Idatzi 688676099ra (Xuban) edo #GaztEztabaida traola erabili horretarako.
*Etortzea ezinezkoa bazaizu streaming bitartez jarraitu ahal izango duzu.