2015eko ekaineko Berriz Berri agenda berezia da, azken Berriz Berria baita! 1997tik 134 ale argitaratu ditu EGK-k baina hemendik aurrera komunikatzeko bide berriak ireki eta teknologia berrian indartuko ditugu. Martxoan egindako EGKren 34. Batzar Orokorrean onartu zen bezala, ekaineko Berriz Berri hau azkena da eta ekitaldiak eta deialdiak zabaldu ordez, mezu bat argi eta garbi utzi nahi dugu: Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) lanean jarraituko dugu, beti bezala, gazteen alde egiten eta gure ahotsa txoko guztietara eramaten.
GURE ALBISTEEN BERRI IZATEN JARRAITU NAHI DUZU?
Gure web orrialdean sartu eta Piztu! albiste buletinera harpidetu 2-3 astetik behin EGKren nobedadeak, gazteen albisteak eta agenda jasotzen jarraitzeko. Maiztasun handiarekin eguneratzen ditugun sare sozialetan ere aurkituko gaituzu: Facebook, Twitter eta Instagram-en hain zuzen ere.
Eta edozein duda baduzue, komunika@egk.eus helbidera idazten jarrai dezakezue.
Irudian sakatu azken Berriz Berria ikusteko: