Aurrekoetan bezala, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) udan astialdiko zenbait taldek egiten dituzten jarduerak batu eta hedatu ditugu.
Udan astialdiak duen presentzia nabarmena da, irabazi asmorik gabeko astialdi taldeek eta mugimenduek beraien ahalegina bikoizten dute kanpamenduak, udalekuak (ireki zein itxiak) eta abar antolatzeko. Gainera, familiek interes berezia dute urteko sasoi honetan astialdi hezigarriko jardueretan.
Aurten 24 jarduera ezberdin jaso ditugu Euskadiko hiru lurralde historikoetako 22 astialdi taldeen eskutik. Jarduera horiek zeintzuk diren jakiteko, ondorengo zerrenda errazten dizuegu, informazio hau eskura izateko helburuarekin.
Astialdi Foroa
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) astialdiko ekintzen jarraipena eta zabalpena egiten du astialdi taldeen ekintzak eta boluntariotzaren jarduna balioan jarriz eta behar, nahi, interes, eta abarrei erantzuna emanez. Astialdi talde moduan, hainbat gaietan (formakuntza, antolakuntza, boluntariotzaren kudeaketa, baliabide ekonomikoak…) laguntza behar duzuela uste baduzu, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko eta elkarrekin lan egiteko modua bilatuko dugu.
Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 944436143 / 747442774 (Aitor) edo 688737133 (Ander) telefonoetara edo idatzi astialdi@egk.eus edo hezkuntza@egk.eus emailetara.