ONGI ETORRI WEB BERRIRA

1 October, 2013

Astialdiko begirale, zuzendari, dinamizatzaile… izan nahi al duzu? Deskargatu ezazu ikastaro-gida

Astialdiko begirale, zuzendari, dinamizatzaile… izan nahi al duzu? Deskargatu ezazu ikastaro-gida! Klasera itzultzeko ordua da… eta klasetik kanpo hezitzeko garaia ere! Ikasgeletatik eta maisu-maistrez, haratago, amantala eta ikasmahaik gabe, beste ehunka hezitzaile ikasturteari ekiteko prest daude. Beste eskola mota batean irakasten dute: Astialdi Hezitzailearen esparruko eskolan; alegia, irakaskuntza arautu eta formalaren ezberdina eta osagarria den beste heziketa-eremu batean. Bere kurrikulumak balore-heziketa du ardatz, eta ardura, parte-hartzea, kulturartekotasuna, gatazken-ebazpena, hezkidetza eta gizarte-konpromisoa bezalako irakasgaiak eskaintzen ditu.

Non ikasten da hori guztia? Udalekuetan, astialdi-taldeetan, eskolaz-kanpoko jardueretan, gaztelekuetan edo jantokietan, besteak beste. Orain, udaran ehundik gora kanpaldi eta ekintza burutu ondoren, astialdi-hezitzaileko maisuak entrenatzeko garaia heldu da. Horretarako, astialdi-eskolek 40 ikastaro baino gehiago prestatu dituzte.

Zehazki, begirale, zuzendari eta jendarte-dinamizatzaile ikastaroak antolatu dituzte. Modalitate ezberdinetan emango dituzte kurtsoak: modu intentsiboan edo estentsiboan, astean zehar edo asteburuetan, edo euskaraz ala gaztelaniaz. Prezioei dagokionez, 100 eurotik hasi eta 600 eurotara arte dihoaz, tituluaren arabera eta segun eta alojamendua eta mantenua barne dagoen edo ez.

Eskaintza, beraz, osoz abala da. Aukeraketa errazteko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Astialdi Forotik ikastaroen gida osatu du. Matrikulazio epeak zabalik daude dagoeneko. Beraz, interesa baduzu, deskargatu ezazu lehenbailehen!

2013ko ikastaroen taula orokorra

 

 

 

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.