13 November, 2023

ASTIALDIAN BOLUNTARIOTZA SUSPERTZEKO BI FORMAKUNTZA SAIO

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), astialdiko mugimenduan boluntariotza suspertu eta zaintzeko helburuarekin bi formakuntza saio antolatu ditu. Webinarrak azaroan eta abenduan burutuko dira  astialdiko boluntarioei eta taldeei zuzenean eragiten dieten gaiak jorratuz: boluntariotza dinamizatzeko ideia praktikoak eta astialdiko bolondresen osasun mentala zaintzeko gakoak.

Bi formakuntza saio hauek EGK-k Astialdi Foroen bitartez egiten duen lanketari esker gauzatuko dira. Astialdi Foroetan taldeen joerak, beharrak, interesak, nahiak… jasotzeko eta erantzunak emateko aukera ematen da, eta formakuntza hauek topaketa espazio hauen dinamikaren adibide argia dira.

Formakuntzak webinar formatuan izango dira eta parte hartzeko izena eman behar da bi galdetegi ezberdinen bitartez (plaza mugatuak). Halaber, parte hartzeak balio hezitzailea daukaten materialen zozketan sartzea dakar. Jolas hezitzaileak, ipuinak, emozioen inguruko material didaktikoa… bolondresen esku.

Astialdiko bolondresak dinamizatzeko gakoak eta ideia praktikoak

Data: AZAROAREN 28a, 17:00-20:00. Izena ematea: azaroaren 27ra arte.

Begirale boluntariorik ez izatea, talde dinamika desegokiak… Astialdi talde bateko kide izanda eta boluntarioen kudeaketan eta astialdi taldeetako begiraleen dinamizazioan interesa izanez gero webinar honetan taldearen zaintzarako, boluntariotzaren bizi-ziklorako eta boluntariotzaren eguneroko beste alderdi batzuetarako gakoak eskainiko dira.

Nola zaindu begirale bolondresen osasun mentala?

Data: ABENDUAREN 19a, 17:00-19:00. Izena ematea: abenduaren 18ra arte.

Gero eta arreta handiagoa eskaintzen da osasun mentalari, eta alderdi hori ezin da alde batera utzi astialdian. Begiraleek egoera ezberdinak bizitzen dituzte eta haien osasun mentalean eragina daukate. Osasun mentaleko arazoak detektatzeko zein babesteko interesa izanez gero, webinar honetan hainbat estrategia landuko dira AVIFESen eskutik.

Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 944436143 / 747442774  (Aitor) telefonoetara edo idatzi astialdi@egk.eus emailera. 

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.