Astialdi Hezigarria sustatzeko 2030 Euskal Estrategia aurkeztu dute gaur Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Astialdi Sareak eta Eusko Jaurlaritzak. Horrekin batera, helburu bera duen ASTIALDI HEZIGARRIA kanpainaren berri eman da.
Estrategiak astialdi hezigarria sustatzeko zortzi proiektu traktore biltzen ditu. Ekimen horren muina Euskadiko astialdi taldeen eraldaketa erraztea eta horretan laguntzea da.
Astialdian hezten, ondo pasatzean eta zaintzean dugu. Eman izena boluntario gisa, bizitzarako eta bizikidetzarako baliagarriak diren gaitasunak eta balioak emango dizkizu eta. Ez utzi aukera hau pasatzen!
Eskerrak eman nahi dizkiegu Izartxo-La Salleri eta Urkideak elkarteari Astialdi Foroan parte hartu duten talde bezala, aurkezpenera joateagatik eta Astialdi Foroa ordezkatzeagatik.
Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 944436143 / 747442774 (Aitor) telefonoetara edo idatzi astialdi@egk.eus emailera.