Helbidea: Mandobide 8, 4. 48007 Bilbo (Harrera-gunea: Moraza Plazatik z/g)
Telefono: 94-424.58.42
E-posta: info@gaztetxoak.eus
Web: www.gaztetxoak.eus
Gaztetxo eskola, “BIZKAIKO GAZTETXOEN HEZITZAILEEN PRESTAKUNTZA ESKOLA”, 1989. urtetik etengabe martxan dagoen Eskola Ofiziala da, bere hezkuntzako jarduera nagusia HEZKUNTZA AISIALDIRAKO HEZITZAILEAK TREBATZEA dalarik.
Holan, ondorengo puntuak antolatu eta emoten dituen Astialdiko Eskola ofiziala da:
* Astialdiko Begirale Ikastaroak
* Astialdiko Zuzendari Ikastaroak
* Dinamizatzaile Soziokultural Ikastaroak.
* Ikastaro monigrafikoak – begiraleen birziklatze eta etengabeko prestakuntza.
Hezkuntza mugimendua izanik, hezkuntzagaz erlazinoa daukien mota askotako ekintzak be antolatzen dauz; besteak beste: hezkuntzagaz erlazinoa daukien jardunaldiak, foroak, biltzarrak, etab.
Gaztetxo Eskolaren HELBURUAK hauexek dira:
- Haur edota gazte talde edota mugimendu bateko ekintzak dinamizatzeko diran ezagupen eta baliabideak eskuratzen lagundu
- Ematen dugun heziketarekin koherentea den hezitzaile eredua sustatu
- Aisialdiko heziketa planteamendua ezagutarazi.
- Aisialdiko pedagogiako planteamendua sumatzea
- Talde bat dinamizatzeko behar diren jakituria, eta baliabide tekniko eta didaktikoak eman.
- Hezitzaileen artean sormena, irudimena, oroimena, trebezia, motrizitatea, adierazpena eta pertzepzioa sustatzea, hezkuntzako ekintzen eta proposamen ludikoen bidez.
- Langaiekin koherente izango diren hezitzaileak sustatu.