UPV/EHUko Ikasleen Kontseilua - Consejo de Estudiantes de la UPV/EHU

UPV/EHUko Ikasleen Kontseilua

Helbidea: Sarriena Auzoa z/g, (Leioako Kanpusa) 48940-Leioa (Bizkaia).
Telefono: 94 601 24 48
E-posta: ikasle.kontseilua@ehu.es
Web: https://www.ehu.eus/eu/web/ikasle-kontseilua

UPV/EHUko Ikasleen Kontseilua bertakoikasleak ordezkatzen dituen organoa da, unibertsitate beraren helburuetan parte hartzen duena. Aldi berean, ikasleei eskainitako informazio eta arreta zerbitzuen kudeaketan parte hartzen du.

Horrez gain, aukera izango duzu Unibertsitateko egitura zein den eta UPV/EHUko organo bakoitzean zure ordezkariak nortzuk garen jakiteko, bai eta eskaintzen ditugun zerbitzuak ezagutzeko ere. Gainera, zerbitzuak informatizatzeko asmoa dugu, errazago erabil ahal ditzazun.

Bestalde, erabiltzaile-profil baten ordez, profil batzuk sortu ditugu; helburua unibertsitatean oraindik sartu ez zaren, unibertsitateko ikasketak egiten ari zaren ala unibertsitate ondoko ikasketak egiten diharduzun, zuri interesatzen zaizkizun datu guztiak biltzea izan da. Esperientzia-geletako ikasleak ere aintzat hartu nahi izan ditugu; haiek Unibertsitatera etortzeko xede bakarra dute: ikastea.

Espero dugu atari hau zuretzat erabilgarria izatea. Hala ere, zure iradokizunak bidaltzea eskertuko dizugu; horretarako, jar zaitez gurekin harremanetan edo erabil ezazu iradokizun-postontzia.