2016ko ekainean Indarkeria Matxista eta Indarkeria LGTBI+fobikoaren aurkako protokoloak onartu genituen. Ordutik, zoritxarrez, hamaika aldiz aktibatu ditugu. Hori ikusita, aurtengo RECacciona bideo lehiaketa Berdintasun lan-arloarekin lotu genuen, Berdintasun ezari… #GukEzetz! Erantzuteko. Aurkeztutako partaideetatik garailea Antiguako Talde Feminista izan da Gu feministak gara, zu zergatik ez? bideoarekin. Jakinarazi digutenagatik, 1000€-ko saria “auzo mailako talde feminista bezala burutzen ditugun ekintza eta proiektuak aurrera eramateko” erabiliko dute. Bideoa hemen duzu jarraian
Bigarren saria aukeratzeko prozedura
Bigarren saria aukeratzeko, ohikoa den bezala, publikoaren botoa izango da gakoa. Gaurtik hasita datorren ekainaren 26a arte lotura honetan dagoen inkestan bozkatzeko aukera izango da. Boto gehien lortzen dituen taldeak (behean bideoak) 400€-ko saria irabaziko du. Eta inkestan bozkatzen duten guztien artean bidezko merkataritzan gastatzeko 50€-ko balea zozkatuko da.