10 March, 2026

ALOKAIRURAKO DIRULAGUNTZAK GIPUZKOAKO HERRIETAN

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Gipuzkoako gazteen emantzipazioa laguntzeko dauden diru laguntzen txosten berri bat argiratu du. Lanaren helburua  alokairurako udal dirulaguntzak ikusgarriago egitea eta aukeren berri ematea da. Hots, gazteek etxebizitza duin batera heltzeko dituzten oztopoen aurrean herriz herri dauden laguntza publikoak baliatzen laguntzea.​

Lan‑merkatu prekarioa, etxebizitza libreen prezio altuak eta etxebizitza publiko eskasia dira gaur egun emantzipazioa zailtzen duten faktore nagusiak; ondorizoz 18‑29 urte bitarteko gazteen % 17,2 bakarrik bizi da bere kabuz Euskadin. Gipuzkoan, alokairu librearen batez besteko errenta 812,8 eurokoa da, eta Donostian 1.041,7 eurora iristen da, gazte askoren hileroko soldataren zati handiena erabili beharko dute. Hori dela eta, alokairu babestua eta udal‑laguntzak gero eta garrantzitsuagoak dira, eskaria ere gora egiten ari denean.​

Testuinguru honetan, EGK-k gida hau sortu du: 2025ean Gipuzkoako udalerriek gazteen alokairua arintzeko martxan jarritako dirulaguntza nagusiak bildu eta modu ulergarrian azaltzen ditu, Andoain, Arrasate, Azpeitia, Beasain, Deba, Getaria, Hernani, Irura, Oñati, Tolosa, Usurbil, Zumaia eta Zumarragako deialdiei buruzko informazio zehatza eskainiz (adin‑baldintzak, errolda, diru‑sarreren mugak, errenta maximoak eta laguntzaren zenbatekoak). EGKren asmoa informazioa gazteentzat gardena eta eskuragarria izatea da, udal eta gainerako administrazioei gazteen emantzipazioa benetan erraztuko duten politika eskuzabalagoak eskatu nahi dizkiegu.​ Baita laguntza publikoen arteko koherentzia ere.

Etxebizitza gastuetara diru-sarreren handienekoa bideratu behar izateak erakusten du egoeraren larrialdia eta neurri eraginkorrak hartzeko premia. Hala ere, eskaintzen diren dirulaguntzen inguruko informazioa jaso nahi baduzue aztertu argitaratu dugun gida.

Informazio gehiago nahi baldin baduzue, deitu 943429767 / 688737092 (Nora) telefonora edo idatzi etxebizitza@egk.eus helbidera.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.