ahotik at 1 aldizkariaren azala

1 February, 2011

EGK-ko kide zarete? Ahotik At aldizkarian parte hartzera gonbidatuta zaudete!

Martxan da Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak sei-hilero argitaratzen duen Ahotik At aldizkarian bederatzigarren alea diseinatzeko prozesua. Oraingo honetan, argitalpenaren gaia honako hau izango da: Ekonomia solidarioa: egungo ereduari alternatibak. Parte hartu nahi al duzue?

Lantalde-teknikoa hiru pertsonek osatzen dute: komunikazio teknikariak, Arabako koordinatzaileak eta Bizi-baldintza materialak arloko teknikariak.

Horiez gain, Gazteriaren Kontseiluak bere Batzorde Iraunkorra eta EGK-ko kide diren elkarteak parte hartzera gonbidatu nahi ditu, aldizkaria hasiera-hasieratik elkarrekin diseinatzeko:

  • Gai zentrala zorroztea.
  • Eskaleta diseinatzea (iritzi-artikuluak, elkarrizketak, erreportaiak).
  • Argitalpenean lekua izan dezaketen elkarte eta eragile sozialen antzematea.
  • Testuak idatzi, argazkiak atera edo ilustrazioak marraztea.
  • Aldizkariarentzat babes-ekonomiko posibleak bilatzea.
  • Beste proposamen batzuk egitea.

Animatzen al da zuen elkartea Ahotik At aldizkariko lantaldean parte hartzera eta, modu horretan, gaur egun krisian dagoen eredu ekonomikoari alternatibak bilatu eta herritartzera? Hala bada, idatzi ezazue e-maila bat komunika@egk.eus helbidera, otsailaren 10a (osteguna) baino lehen.

Lantaldearen lehenengo bilera honako data eta tokian aurreikusten da: otsailaren 15ean (asteartea), 18.00etan Bilboko EGK-ko egoitzan (Autonomia 44, behea). Dena den, saioa Gasteizen edo Donostian egin zitekeen, bai eta beste data eta ordu batzuetan ere, parte-hartzera animatzen diren taldeen ahalmenen arabera.

Edozein zalantza, iradokizun edo ekarpenerako: 94 443 61 43 (Itsaso) edo 945 22 06 01 (Itziar eta Urtzi).

Eta bitartean, gogoratu ezazue Ahotik At aldizkariak irakurgai dituzuela honako helbidean:

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.