20 May, 2022

AGENDA 2030 IKASTAROA

EGKtik Agenda 2030aren inguruko formakuntzak eskaintzen hasi da, interesa izan dezakeen edozein gazteri bideratuak.

Agenda 2030a munduan bizi dugun krisi egoerari aurre egiteko tresnetariko bat da. Munduko 193 herrialdek onartutako 17 helburu eta 169 jomugaz osatutako Garapen Jasangarriko Helburuak lortzeko bidea erakusten digu Agenda 2030ak.

Agenda 2030aren berezitasuna, erakundeez gaindiko agenda da. Honek esan nahi du guztiok izan behar dugula kontuan 17 helburu horiek lortzeko bidea, Inor atzean geldi ez dadin.

Horregatik garrantzitsua da gazteok ere Agenda 2030a zer den eta berau garatzeko bideak eta estrategiak zeintzuk diren ezagutzea. Guztiok egiten dugu lan Agenda 2030a lortzeko, eta lan hori gure artean antolatu eta koordinatzeko ezagutzak garatu behar ditugu.

Hori dela eta, EGK-k Agenda 2030aren inguruko 7 orduko formakuntza prestatu du, bi saiotan banatuta, Eusko Jaurlaritzarekin batera, “Eskailera berri bat” izeneko programaren barruan. Formakuntzaren bukaeran Agenda 2030aren inguruko ikastaroa jaso dela adierazten den agiria emango da.

Ikastaroaren data: 

ekainaren 10, ostirala, 17:00etatik 20:30etara.

 ekainaren 11, larunbata, 10:00etatik 13:30etara.

Lekua: 

Autonomia 44, Bilbao. EGKren Bilboko bulegoa.

PDF honetan aurkituko duzu formakuntzaren informazio guztia.

Formakuntza honetan interesik izanez gero, jarri harremanetan agenda2030@egk.eus helbidearekin edo 688 780 178/94 443 61 43 telefonoetara (Jon).

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.