Dagoeneko hasi da Ramadana eta horrekin batera aurreiritziak, zurrumurruak eta jarrera islamofoboak. Baina, ba al dakigu benetan Ramadana zer den? Ez jateaz eta ez edateaz harago al doa? Zer dakar hilabete sakratu honek musulmanentzat?
Euskadiko biztanle askorentzat, Ramadana urruneko gai bat da, ezezaguna, eta oso erreferentzia gutxi dituzte. Ramadanaren hasiera aprobetxatuz, Bidaya elkarteak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Iftar (baraua hausten duen otordua) bikaina egingo dugu gazte musulman eta ez musulmanekin, denok elkartzeko, hitz egiteko eta elkar ezagutzeko leku bat edukitzeko.
- Nori zuzenduta dago? Euskadin bizi diren 16 eta 30 urte bitarteko gazteei..
- Noiz izango da? Martxoaren 27an, osteguna.
- Non izango da topaketa? EGK-ko Bilboko egoitzan (Autonomia kalea 44, behea, Bilbo).
- Zein ordutan? 18:00etatik aurrera.
Anima zaitez janari pixka bat ekartzera, denon artean partekatu ahal izateko! GARRANTZITSUA: janariak halal izan behar du, hau da, lege islamiarrak ezarritako baldintzak bete behar ditu.
Parte hartu nahi baduzu, ez ahaztu galdetegi hau betetzea.
Informazio gehiago: deitu edo bidali WhatsApp bat 688737097 zenbakira (Mónica) edo idatzi bakea@egk.eus helbidera.