41. Batzar Orokorrak

14 March, 2021

41. Batzar Orokorrak aho batez onartu ditu gai ordenako puntu guztiak

Online ospatzen den lehenengo Batzar Orokorra da eta, formatua dela eta, zenbait gai etorkizuneko batzar batean eztabaidatuko dira

Puntu aipagarri gisa, Indarkeria matxista eta LGTBI+fobikoa salatzeko protokoloen eguneratzea onartu da

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) 41. Batzar Orokorra ospatu du. COVID-19aren egoerak markatutako asanblada izan da, modu birtualean egiten den lehenengoa. Goizean zehar, gai ordenako bozkatze guztiak aho batez onartu dira, EGK-k bere lanarekin jarraitzea ahalbidetuz gaur onartutako lan ildoekin.  Honela, zubi lana egiten jarraituko da gazteen, gazte elkarteen eta administrazioen artean.

Goizeko gairik aipagarrienetarikoa “Indarkeria matxista eta LGTBI+fobikoa salatzeko protokoloen” eguneratzearen onarpena izan da. Adierazpen publiko honen bidez, EGK-k 16 eta 30 urte bitarteko gazteei eragiten dieten eraso matxistak eta LGTBI+fobikoak salatzen ditu. Tamalez, protokolo hau aktibatu behar izaten da eta mezu eta irudi berriak izango ditu, horrelako erasoen aurrean bozgorailu lanak egin ahal izateko asmoarekin jarraituz.

COVID-19

Pandemiaren egoerak 41. Batzar Orokorra formatu birtualean deitzera behartu zuen.  Izan ere, deialdiaren unean, ez zegoen ziurtasunik batzarraren egunerako indarrean egon zitezkeen neurrien inguruan. Batzarra normaltasun osoz ospatu da, baina zenbait gai maiatza eta ekaina bitartean ospatuko den beste asanblada presentzial baterako atzeratu dira.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidenta den Maialen Olabek azaldu duen bezala, 2020ko martxoaren 7an egindako aurreko Batzar Orokorrean ez zen pandemia aurreikusi. “Horrez gain, proiektuak aurrera eraman dira eta egoera berrira egokitu gara”, adierazi du Olabek.

Aho batez onartutako proposamenak

  • 2020 urteko EGK-ko Memoria Orokorraren onarpena.
  • 2020 urteko Balantze Ekonomikoaren onarpena.
  • 2021 urterako EGK-ko Lan Plangintzaren onarpena.
  • 2021 urterako Aurrekontuaren onarpena.
  • Indarkeria matxista eta LGTBI+fobikoa salatzeko protokoloen eguneratzearen onarpena.

*Albisteko argazkia 2020ko Batzar Orokorrekoa da.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.