25 urte gorakoentzako unibertsitaterako sarrera - UPV/EHU

8 February, 2018

25 urte gorakoentzako unibertsitaterako sarrera

412/2014 Errege Dekretuak, graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetan sartzeko baldintzak arautzen dituenak, 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba aurreikusten du bere IV. kapituluan. UPV/EHUk 25 urte gorakoentzako Unibertsitatera sartzeko proben araudi berria onartu zuen eta 2009ko irailaren 14ko eta 2014ko ekainaren 17ko EHAAn eman zen argitara.

Probetarako matrikula

Unibertsitatean sartzeko eskatzen den titulazioa ez duten pertsonek egin dezakete matrikula, baldin eta 25 urteak 2017an zehar egiten badituzte.

Izena 2018ko otsailaren 5etik 9ra eman ahal izango da, Campusetako errektoreordetzetan, Sarbide Bulegoan eta https://www.ehu.eus/eu/web/sarrera-acceso/ helbidean.

Aurkeztu beharreko dokumentuak

  • Eskaria behar bezala betea, hartarako dagoen inprimakian edo web orrian.
  • NANaren, pasaportearen edo adina frogatzen duen beste dokumentu ofizial baten jatorrizkoa eta fotokopia, biok erkatzeko.
  • Tasen murrizpena edo salbuespena izateko eskubidea frogatzen duen indarreko dokumentuaren fotokopia.
  • Interesatuaren zinpeko aitorpena, dioena interesatuak ez daukala titulazio edo ikasketarik unibertsitatera sartzeko bidea ematen dionik.

Deialdiak

Urtero unibertsitateak sarrera proba bat antolatuko du 25 urtetik gorakoentzat; proba behin gaindituta, interesatuak aukera izango du hurrengo deialdietan berriro aurkezteko, nota igo nahi balu titulazio jakin batera sartzeko. Halakoetan unibertsitateak azken deialdian lortutako kalifikazioa hartuko du kontutan, baldin eta aurrekoa baino hobea bada eta proba unibertsitate berean egindakoa bada.

Azterketaren eguna eta tokiak

Azterketa 2018ko maiatzaren 4an ostiralean izango da, egutegian agertzen diren orduetan eta tokietan.

Probaren egitura orokorra

Probak bi zati izango ditu: orokorra eta espezifikoa.

Zati orokorra

Helburua da ikustea ikaslea egokia den unibertsitateko ikasketak egiteko eta horretarako heldutasun nahikoa daukan; bestalde, arrazoitzeko eta adierazpen idatzirako daukan gaitasuna ere neurtzea du xede. Lau azterketa izango ditu, arlo hauetako bakoitzerako bat:

  • Gaur egungo gai bati buruzko testu iruzkina edo idazlana.
  • Gaztelania.
  • Atzerriko hizkuntza honako hauen artetik aukeratzeko: alemana, frantsesa, ingelesa, italiera edo portugesa.
  • Euskara. Euskarako azterketa ez egiteko aukera izango du ikasleak, baldin eta behar bezala egiaztatutako aparteko arrazoiren bat badauka:
    • 1971/01/01a baino lehen jaioa izana.
    • Derrigorrezko irakaskuntza Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egina izana.
    • Ohiz kanpoko beste kausa batzuk, behar bezala dokumentatuak, salbuespen hori justifikatzen badute. Aurkeztutako eskaerak Antolakuntza Batzordeak ebatziko ditu, edo eskuordetzeagatik, Batzordearen lehendakariak, hau da, UPV/EHUra Sartzeko Zuzendariak.

Salbuespen hau eskatzeko azken eguna 2018ko martxoaren 28a izango da.

Zati espezifikoa

Probako zati espezifikoaren helburua da neurtzea ikaslearen trebetasuna, gaitasuna eta ahalmena jakintza-adar bakoitzari lotutako unibertsitateko ikasketak ondo burutzeko.

Zati espezifikoak bost aukera ditu, bakoitza graduko ikasketa ofizialen bost jakintza-adarretako bati lotua. Zati honetan, ikasleak bi gai aukeratuko ditu adar bakoitzetik. Hona jakintza-adarrak eta bakoitzaren gaiak:

  • Artea eta Giza Zientziak:
    • Irakasgaiak: Artearen Historia, Historia, Marrazketa Artistikoa eta Filosofiaren Historia.
  • Zientziak:
    • Irakasgaiak: Matematika, Fisika, Kimika eta Biologia.
  • Osasun Zientziak:
    • Irakasgaiak: Gizarte eta Osasun Zientzietarako Matematika, Fisika, Kimika eta Biologia.
  • Gizarte eta Lege Zientziak:
    • Irakasgaiak: Gizarte Zientziei eta Osasun Zientziei Aplikaturiko Matematika, Enpresa Ekonomia, Historia eta Geografia.
  • Ingeniaritza eta Arkitektura:
    • Irakasgaiak: Matematika, Fisika, Kimika eta Marrazketa Teknikoa.

Zati espezifikoan ikasleak aukeratuko du zein arlotan egin gura duen azterketa, baina kontuan izan beharko du unibertsitatean sartzerakoan aukera horrekin lotura duten ikasketetarako izango duela lehentasuna.

Izena ematen duenean adieraziko du ikasleak zein irakasgairen azterketa egingo duen.

Azterketak euskaraz nahiz gaztelaniaz egin ahal izango ditu.

Kalifikazioa

Azken kalifikazioa zati orokorrean eta espezifikoan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izango da: 0tik 10era bitarteko kalifikazioa izango da bi dezimalekin adierazia eta ehunenekorik hurbilenekora borobildua, eta hirugarren dezimala 5 denean, ehunenekorik handienera.

Unibertsitatean sartzeko proba osoa gainditzeko, gutxienez bost bat lortu beharko da azken kalifikazioan, eta batez bestekoa egiteko, beharrezkoa izango da zati bakoitzean (orokorrean eta espezifikoan) gutxienez lau bat ateratzea.

Ikasleak proba osora aurkeztu ahal izango dira ondorengo deialditan, kalifikazioa hobetzeko. Deialdi berrian lortutako kalifikazioa hartuko da kontuan, baldin eta aurreko deialdian lortutako kalifikazioa baino altuagoa bada.

Erreklamazioa

Ikasleak erreklamazio eskaria egin diezaioke unibertsitateri idatzi arrazoitu baten bidez; horretarako hiru egun balioduneko epea izango du kalifikazioak argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Erraklamazioa aurkezteko tokiak: Sarbideko eta Gipuzkoako eta Arabako Errektoreordetzetako bulegoetan.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.