Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), bere Batzar Orokorrean EGK-ko 2024 Formakuntza Plana EGK osatzen duten elkarteei aurkeztu die. Formakuntza Plan honek gazte elkarteen formakuntza beharrak asetzeko asmoz, bi programatan oinarritu du bere jarduna: Formakuntza Plana eta Ahalbidetuz.
Formakuntza Planak gazte elkarteak indartu nahi ditu, formakuntzaren bidez laguntza teknikoko prozesuak ezarriz. EGKren ustez, formakuntza da gazte-elkarteak indartzeko eta gazteen parte hartzea sustatzeko bide bat, eta, horregatik, bi programa ezberdin antolatu dira.
Formakuntza programa
Formakuntza Programa EGK-k antolatutako hainbat formakuntza dira, EGK osatzen duten elkarte guztiei lehentasunez zuzenduak, bi hilean behin, eta doan eskainiko direnak.
Formazioak aurrez aurreko edo online formatuan izan daitezke; zentzu honetan, metodologia dinamikoak eta parte-hartzaileak dituzten formakuntza laburren aldeko apustua egin da. Formakuntzak EGK-k dituen komunikazio bideetatik hedatuko dira.
Ahalbidetuz
Ahalbidetuz programa gazte elkarteei formakuntza ematean datza, hala eskatzen dutenean; beraz, espezifikoa eta indibidualizatua da, formakuntza eskatzen duen elkartearen errealitatearen arabera. Programa hau EGK osatzen duten elkarteei zuzenduta dago soilik.
Gazte Formatzaileen Poltsa
Formakuntza Programa eta Ahalbidetuz Programa Gazte Formatzaileen Poltsari esker garatuko dira.
Poltsa osatzen duten gazteak formakuntza emateaz arduratuko dira. Hau da, formakuntza guztiak gazteek dinamizatuko dituzte, eta haien edukiak eta metodologiak aldez aurretik adostuko dira EGKrekin. Hurrengo egunetan, EGK-k dituen komunikabideen bidez deialdia iragarriko da.
Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 944436143 / 688676099 (Aitor) telefonoetara edo idatzi partehartze@egk.eus emailera.