2017ko Twitter lehiaketa: #MugarikGabekoAniztasuna - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

8 December, 2017

2017ko Twitter lehiaketa: #MugarikGabekoAniztasuna

Ohitura bihurtzen ari da eta aurten ezin genuen kale egin. Urtea amaitzen doan bezala balantzea egiteko ordua da eta datorrena antolatzen hastekoa. Horretan, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) zure iritzia kontuan izan nahi du. 2017an zehar poliki-poliki Aniztasun Funtzionalera gerturatu gara eta orain zure iritzia jakin nahi dugu.

Zein da Aniztasun Funtzionala duten gazteen egoera? Zein dira egunerokoan topatzen dituzten oztopoak? Bizitzako zein arlotan? Zertan hobetu behar du gizarteak barne-hartzaileagoa izateko? Zer motatako praktikak funtzionatzen dute ondo? Ezagutzen duzu adibiderik? Zer eskatu edo aldarrikatu beharko genuke erakundeekin biltzen garenean? Eta Aniztasun funtzionalarekin zuretzat lotura duen edozein kontu.

Beti bezala, arau minimo batzuk ezarri ditugu. Albiste amaieran daude oinarriak osotasunean. Finean, Twitter sare sozialaren bidez hartu beharko duzu parte, orain gainera 140 karaktere famatuetatik haratago joateko aukera izango duzu. Aldatu ez dena: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua zitatu behar duzu (hau da, @GazteKontseilua idatz ezazu) eta denak batera gorde daitezen #MugarikGabekoAniztasuna traola eraman behar dute txioek.

[PDF] 2017ko Twitter lehiaketako oinarriak #MugarikGabekoAniztasuna

#MugarikGabekoAniztasuna lehiaketako sariak

Zuen esfortzua eskertze aldera sari potenteak izaten saiatu gara:

  1. saria: Zuhaitz Etxeak-en gau bat.
  2. saria: Escape room saioa eta Operarako sarrera bikoitza (ABAO).
  3. saria: Bidezko merkataritzako saski bat.

Edozein zalantza edo iradokizun izanez gero idatz iezaguzu komunika@egk.org helbide elektronikora edo deitu Donostiako egoitzara 943 42 97 67 (Jon) eta bota iezazkiguzu. Ahalik eta azkarren erantzuten saiatuko gara.

Twitter lehiaketako kartela

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.