15 November, 2011

18an, ostirala, Bilbon, “GAZTE BOLUNTARIOTZA EUROPAN: Bavariako Gazteriaren Kontseiluaren kasua” hitzaldia

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren 25. urteurrenaren egitarauaren baitan…

Kartela

HITZALDIA// BOLUNTAROTZA GAZTEA EUROPAN
Bavariako Gazteriaren Kontseiluaren kasua

NOIZ: Azaroak 18, ostirala, 19:00etan
NON: Bilboko La Bolsa auzoetxean
HIZLARIA: Steffi Bergmann (Bavariako Gazteriaren Kontseilua)

Bavaria Alemaniako hego-ekialdean dagoen estatua da. Ezaugarri berezia du, “estatu librea” izanda (Freistaat Bayern). Hiriburua Munich du (1.314.551 biztanle) eta herrialdeak historikoki garrantzia handia eduki du Europa mailan. II.mundu gerra eta gero, Estatu Batuen eskuetan geratu zen eskualde independiente bezala, hizkuntza eta kultura propioa garatuz. Berlineko harresiaren erorketarekin batera, kapitalismoa asko garatu da herrialde horretan.

Bavariako Gazteriaren Kontseiluak gazteria gaiak kudeatzen ditu, baita zeharka beste eremu batzuk ikutzen dituzten politikak ere. Orotara, 86 langile eta 10 bat bekadun edo praktiketako jendea dira. Pertsona bakoitzak gai bat kudeatzeko ardura dauka eta Steffi Bergmannek Europako beste herrialdeekin kontaktuak egin, elkartrukeak antolatu eta dirulaguntzen inguruan informatzekoa dauka.

Horrela, bada, hauexek dira jorratuko ditugun gaiak:

Nola jaiotzen da Bavariako Gazteriaren Kontseilua// Helburuak eta historia labur bat.
Nola funtzionatzen du kontseiluak// lan arloak, administrazioarekiko harremana, gazteriarekin, etab.
Europa eta Alemaniako boluntariotzaren mapa// ¿Gazteriaren parte hartzearen krisirik ote?
Nola sustatzen da boluntariotza// Politika eta proeiktuen inplementazioa.

GARRANTZITSUA: 50 eserleku besterik ez… azkar, apunta zaitez!!! bizkaia@egk.eus // 944 43 61 43

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.