5 May, 2025

Gazteriaren Foru Transpirenaikoa

Pirinioez gaindiko Gazteen Foroan, parte-hartzaileek beren lurraldeetan bizi diren errealitate desberdinak eta antzematen dituzten beharrak eta gabeziak aurkeztu eta eztabaidatu ahal izango dituzte. Aldi berean, landutako behar eta gabeziak hornitu edo arintzeko neurriak zein ekintzak proposatuko dira elkarren artean partekatzeko.

Topaketan parte hartzeko izena eman galdetegi honen bitartez. Gazteriaren Foru Transpirenaikoaren edizio berri hau 2025eko irailaren 18tik 21era egingo da Andorrako Canillo eta Catalunyako La Seu d’Urgell herrien artean. Topaketako gastu guztiak ordainduko dira (bidaia, mantenua, ostatua…).

Edizio berri honetan, enplegagarritasuna, mugaz haraindiko gazteen mugikortasuna landuko da, Pirinioez haraindiko ibilbide-orria inplementatzeko lehen ekintzak jorratuz. 10 pertsona inguruko talde bat sortzea bilatzen da, kopuru hori baino gazte gehiago apuntatuko balira, hautaketa prozesu bat jarriko litzateke martxan.

Proiektu honi buruzko informazio gehiago behar izanez gero, partaidetza lan-arloko helbide elektronikora idatz dezakezu: partehartze@egk.eus edo 944 43 61 43 / 688 67 60 99 (Aitor)  zenbakietara deitu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.