Gazteriaren Kontseiluak 15M mugimenduaren dinamika txalotzen du

6 June, 2011

Gazteriaren Kontseiluak 15M mugimenduaren dinamika txalotzen du

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Batzorde Iraunkorrak 15M mugimenduaren aurrean egindako hausnarketa:

“Azken asteotan sortu den mugimendu honen dinamika eta planteamendua interesgarria dela iritzi dugu, kale mailako dinamika partehartzaile eta irekia den momentutik abiatuta. Partehartze anitza bilatzen du eta era asanblearioan dago planteatuta. Sistemarekin desadostasuna dutenek euren burua antolatu eta ekimenak aurrera ateratzen hastea baloratu beharreko iniziatiba dela iritzi dugu, defendatzen dituzten edukiak direnak direla, defendatzen dituzten edukiekin bat gatozen ala ez kontutan hartu gabe. EGKtik beti bultzatu dira kaleko ekintzak, autoantolaketa, herritar eta hiritar asanbladak, antolaketa eredu partehartzaileak. Hala, mugimendu honen sorrera eta dinamika goraipatu nahi ditugu EGKtik, eta mugimenduak jarraikortasuna eta garapena izan ditzala espero dugu”.

Gazteriaren Kontseiluak 15M mugimenduaren dinamika txalotzen du

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.