Izar gorriak frutaz osatutako izar koloretsu bati bidea eman dio. Eta fruta horiek ehunka gazte abertzale eta sozialistek abiatutako prozesu berri baten marka dira: ZUKGUA gazte prozesuarena, hain zuzen. Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) Tas Tas irratian egiten dugun Gazte Borraste irratsaioan ZukGu apur bat edan nahi izan dugu, zein zapore duen deskubritzeko. Horretarako, Irantzu Yaldebere eta Nahia Vivanco izan ditugu estudioetan.
Zer iruditu zaizu saioa? Badakizu zure iritzia oso garrantzitsua dela guretzako. Edozerekin jar zaitez harremanetan komunika@egk.org helbide elektronikoaren bitartez. Eta etorkizuneko saioetarako ideia, proposamen edo ekarpenik izanez gero, idatz iezaguzu esandako helbidera! Denon artean eraiki dezagun Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK).