Representantes juveniles nos cuentan qué han aprendido del proceso de pacificación en Irlanda del Norte
Hainbat gazte erakundetako gazteek Belfastera bidaia egin dute Lokarriren eskutik, bakegintza eta adiskidetze esperientziak ezagutzeko. Orain, Ipar Irlandatik bueltan, gazte horiek Tas Tas irratiko estudioetara gonbidatu ditugu, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) Gazte Borraste irratsaiora Ipar-Irlandako bakegintza prozesuaz zer ikasi duten kontatu diezaguten. Andoni Rojo (Gazte Independentistak), Mikel Andérez (Iratzarri), Maialen Lizarralde (Lokarri) eta Batiste Ezeizarekin (Gazteriaren Kontseilua) aritu gara solasean. Asko dute esateko!
Bestetik, Bizkaiko Urtxintxa Eskolak 25 urte bete ditu, eta Amagoia Osinaldek atzera-begirako bat egin digu, bai eta etorkizuneko erronken berri eman ere.
Zer iruditu zaizu? Badakizu, beti bezala, zure iritzia asko interesatzen zaigula. Edozerekin idatz iezaguzu komunika@egk.org helbide elektronikora