Pentsioen erreforma aztergai Gazte Borrasten!

21 mayo, 2013

Atzerria eta autoenplegua: gazteon langabeziaren aurkako irtenbidea?

Atzerria eta autoenplegua: gazteon langabeziaren aurkako irtenbidea? Gazteak atzerrira bagoaz… abenturazaleak garelako goaz, ala aukera ezak bultzatuta? Enplegurik ez baldin badugu… nahikoa ekintzaile ez garelako al da?

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) Tas Tas irrati librean egiten dugun Gazte Borraste irratsaioan Gazte Solasaldien zikloarekin aurrera goaz, Leioako komunikazio fakultateko ikasleen eskutik. Oraingoan proposatu diguten gaia hauxe da: atzerrira eta autoenplegua gazteon langabeziaren aurkako irtenbidea al dira? Mikroetan, Hegoi González, Iñigo González eta Itziar Gorriti, Txema Ramírez de la Piscina irakaslearekin batera.

Zer iruditu zaizu saioa? Guk bezain beste ikasiko al duzu? Baietz espero dugu. Eta badakizu, Tas Tas irrati librean egiten dugun Gazte Borraste irratsaioaz edozein iruzkin izanez gero lasai asko bota webgunean edo bestela jar zaitez harremanetan gurekin komunika@egk.org helbide elektronikoaren bitartez. Bota esan beharrekoak! Direla ekarpen, kexa, gomendio edo erreklamazio. Ea horrela saioa hobea den!

Deja un comentario

Tu email no se publicará. Los campos con * no pueden quedar vacíos.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.