
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Loiuko Arte Ederren fakultatean bake eta bizikidetza lan-arloak antolatutako Bake&arte tailerraren argazki-galeria duzu jarraian. Ekitaldiaren informazio guztia jakin nahi baduzu (zer egin zen, dinamikak nolakoak izan ziren, laburpen bideoa ikusi, etab.) hementxe duzu esteka. Horretaz gain, parte hartu zuten gazteen balorazioa ere eskuragarri duzu hemen. Eskerrak eman nahi dizkiegu REKKAMeko adiskideei beste behin ere egindako lan izugarriagatik eta, nola ez, bertaratu ziren gazteei animatu izanagatik! No te pierdas la galería Bake&arte.
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) bake eta bizikidetza lan-arloak egiten duenaren berri izan nahi baduzu jarri harremanetan gurekin bakea@egk.eus helbide elektronikoan edo salseatu lotsarik gabe gure webguneko albisteen atalean. Hemen duzu esteka.










