21 septiembre, 2022

ENTZUN GAITEZEN: “El euskera herramienta para la inclusión, ¿cómo?

Entzun Gaitezen proiektua, bizipen anitzeko gazteen arteko solasaldi eta topaleku izatea nahi da EGKtik.

Ikus Gaitezen izeneko proiektutik abiatu genuen bidea 2020an. Proiektu honen helburua, jada anitza den euskal gizartearen eraikuntzan, gazte guztien ahotsak entzutera emateko aukera bermatzea izan zen. Bertan, mahaigaineratutako arloak  partaidetza, enplegua, etxebizitza eta hezkuntza izan ziren. Aurten, azken alor horri helduko diogu Entzun Gaitezen proiektuan, bi gai zehatzei erantzuna emateko helburuarekin: euskarak inklusiorako duen papera eta hezkuntzan gertatzen den segregazioa.

2022ko irailaren 29an euskarak inklusiorako erraminta moduan duen paperaren inguruan arituko gara Hika Ateneo espazioan. Topaketa seguru eta goxoa izatea bermatu nahi da, eta bertan jatorri desberdinetako gazteek elkarrekin etorkizunera begira hartu beharreko pausoak jorratzea izango da helburua.

Migrazio prozesu bat bizi duten gazteek, edota haien gurasoek bizi izandako migrazio prozesuaren ondorioz euskararekin suertatzen zaizkien errealitateak ezagutarazteko espazioa izango da hau. Solasaldiak bi atal izango ditu: batetik, gazte batzuek euskararekin izan duten harremana entzuteko aukera izango dugu, eta bigarren zatian, aldiz, nork bere bizipenak elkarbanatzeko edo solaskideekiko galderak botatzeko aukera izango da.

Proiektu honetan, hiru gazte protagonisten eta gainerako partehartzaileen bizipenak entzutearekin batera sortzen zaizkigun hausnarketa, iritzi eta ikuspegiak oso baliagarriak izango dira EGKren diskurtsoa eta gazte bezala daukagun ikuspegi kritikoa osatzen joateko. Ekarpen hauek, proposamen formatura islatzea da gure asmoa, emankorrak izan eta benetako aldaketa bat eman dadin.

Animatu zaitez bertaratzera eta eman izena honako formulario honetan parte hartzeko.

Topaketara bidaiatzeko garraio publikoko gastuak EGK-k hartuko ditu bere gain.

Galderaren bat edo informazio gehiago nahi izatekotan, idatzi hezkuntza@egk.eus // bakea@egk.eus emailetara edo deitu honako telefono hauetara: 688737097 (Ainhoa) // 688737133 (Irati).

Deja un comentario

Tu email no se publicará. Los campos con * no pueden quedar vacíos.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.