Aro berriari klika! Korrikarekin bat - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

23 marzo, 2019

Aro berriari klika! EGKtik Korrikarekin bat

Gaur goizean Albaola Itsas Kultur Faktorian izan gara AEK eta Korrikak bultzatutako 21. ekimeneko aurkezpenean. Hainbat eragilerekin batera, euskararekiko dugun eguneroko konpromisoa berretsi eta publikoki jakinarazi dugu. Aro berriari klika! lelopean, esanetatik konpromisoetara jauzi egitea aldarrikatu dugu

Zehazki, honakoak izan dira EGKtik hartu ditugun konpromisoak:

  • Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) gure egunerokoan euskara sustatzeko neurriak hartzearen alde egiten dugu apustua.
  • Hizkuntzaren erabilera bermatu, egindako bileretan bere aldeko apustua egin, aurrera eramandako proiektu eta egitasmoetan garrantzia eman eta kontzientziazioa hedatu.

Besteak beste, unibertsitateak (UPV/EHU, Mondragon, Deustu eta UEU), alderdi politikoak (EAJ eta EH Bildu), sindikatuak (ELA, LAB, ESK, Steilas eta CCOO), erakundeak (Eusko Legebiltzarra eta Nafarroako Parlamentua) eta bestelako eragileak (Emakunde, Save the children, Etxepare, Euskal Herriko Bilgune Feminista) batu dira Korrikaren egitasmo honetara

Ekitaldia hainbat hedabidek jarraitu zuten:

Deja un comentario

Tu email no se publicará. Los campos con * no pueden quedar vacíos.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.