15 marzo, 2011

¿Dónde están las mujeres jóvenes?

Último artículo del Consejo de la Juventud de Euskadi en la revista mensual Goitibera, editada por Euskalerriko Eskautak: 

Non daude emakume gazteak?

Emakume gazteak eta emakume izatearen erantzukizunaren bila.

Biktima? diskriminatua? zapalduta? babestu beharra? askatasunik gabea? gizonetaz aldendu behar dena bere boterea «berreskuratzeko»?… emakume eta gazte izateak gaur deitura asko dauzka, zama gehiegi. Baina hau dena hala da? emakume denak sentitzen dute gutxiago izatearen kondizioa? Eta hala sentitzen ez dena, patriarkatuaren itsutasunaren pean dagoelako izango da…?

Argi dagoena da emakume denak ez dugula berdin sentitzen, maitatzen, desiatzen, borrokatzen, sinisten… hau dela eta, emakume ezberdinen arteko komunikazio eta harremanak bultzatzeak gure indarrak bateratu ditzazke.

Izan ere, luzea da patriarkatuaren itzala; alegia, gizona ardatz, emakumea gizartearen ilunpetara alboratzen dituen egitura sozial, politiko eta ekonomiko menderatzailearen itzala. Eta, gutxi balitz, patriarkatuarena ez da emakume gazteek jasan behar duten laiotz bakarra: helduzentrismoaren itzalari ere (helduak ardatz dituen egitura sozio-ekonomikoari, hain zuzen) aurre egin behar diote. Bi hitzetan: bikoitza da emakume gazteek, emakume eta gazte izateagatik, jasaten duten diskriminazioa.

Bikote harremanen arloan, neska-mutilon autonomia mugatu egiten da afektua eta besteak zaintzea eginkizun femeninoak direla onartzen delako. Horrenbestez, urritu egiten da angelu emozional eta intimo hori mutiletan. Mutilei ez zaie irakasten beste inor zaintzen, ezta euren burua ere, neskek, berriz, euren nahiak eta desioak besteak zaintze horren arabera bideratu beharko dituzte. Neskei erantzukizun edo ardura handiagoa emango zaie maitasun harremanaren edo familiaren garapenean. Horregatik, neskak errudun sentitzen dira harreman horiek «es doazenean ondo» eta euren erabakiak bikotea edo familia ondo izateari lehentasuna emanda hartzen dituzte. Erabaki horiek, kasu batzuetan, oso gauza garrantzitsuei uko egitea esan nahi dute, edo tratu txarrak jasaten jarraitzea harremanetan. Gizonengandik datorren indarkeria horrek zerikusia du maskulinitatea afektibotasunaren zapaltzaile izatearekin eta gizakumeen espektatiba agresiboagoan oinarrituta egotearekin. <> Michael Kaufman.

Beste genero inposizio bat arau heterosexista da. Arau hori desberdintasun biologikoen ondorioz gizon-emakumeen artean sortzen den ustezko «osagarritasun naturalean» dago oinarrituta. Emakumeak eta gizonak mugatzen ditu, homosexualitatea eta bisexualitatea baztertu eta gutxiesten baititu, arau zurrun eta baliogabe hori betetzen ez duten bestelako sexu praktikak gutxiesten dituen bezalaxe.

Baldintzatzaile sexistek kalte egiten digute gizon-emakumeoi, baina ez gaituzte osorik zehazten. Geure burua ikusteko moduan eta portaeran beste aldagai batzuk ere eragiten dute (jatorri etnikoa, kultura maila, estatus ekonomikoa, erlijio sinismena eta abar), baita beste faktore batzuk ere: banakakoak, psikologikoak eta nortasunari dagozkionak. Horrexek azaltzen du zergatik den pertsona bakoitza bakarra eta errepikaezina eta horrek justifikatzen du, hain zuzen ere norbanakoaren erantzukizuari eta ardurari dei egitea.

Hortaz, non daude emakume gazteak?

Tamara Arroyo Ramada
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko berdintasun teknikaria
kulturarteko@egk.eus

Deja un comentario

Tu email no se publicará. Los campos con * no pueden quedar vacíos.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.