#EGK2016 Twitter lehiaketaren irabazleak

14 December, 2015

#EGK2016 Twitter lehiaketaren irabazleak ditugu, zorionak eta eskerrik asko guztiei zuen ekarpenengatik!

Abenduaren 11n, eguerdiko 11.00etan, oinarriek esaten zuten bezala, gure #EGK2016 Twitter lehiaketaren zozketa egin zen Donostiako EGKren egoitzan. Lehiaketaren egunetan hogei proposamen baino gehiago jaso dira eta hiru izen atera ziren sariak banatzeko: 2016ko BBK Live-rako bi bono, 50 euro txartela Elkar dendetan gastatzeko eta bi sarrera Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketaren finalerako. Hauek dira #EGK2016 Twitter lehiaketaren irabazleak:

1- Bi sarrera 2016ko BBK Live-rako eta EGK-ko materialen sorta bat: @JudithgPaz (Judith Gómez)

2- 50 euro txartela Elkar dendetan gastatzeko eta EGK-ko materialen sorta bat: @amaia_papaya (Amaia García)

3- Bi sarrera Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketaren finalerako, abenduaren 19an Donostian egingo dena eta EGK-ko materialen sorta bat: @_Aner_ (Aner Eguzkitza)

Irabazleei Twiterren bidez mezu publiko eta pribatua jakinarazi zaie. Ordezko beste hiru izen ere atera dira baina ez dira erabili behar izan hiru irabazleak EGKrekin harremanetan jarri direlako abenduaren 14aren eguerdi baino lehen (oinarriek zehazten zuten bezala).

Euskadiko Gazteriaren Kontseilak eskerrak eman nahi dizkie irabazlei eta parte-hartu duzuen guztiei eta Twitter lehiaketa dela eta jarraitzaile berriak egin direnei, hemendik aurrera EGKren albiste eta ekintzen berri izatera gonbidatzen ditugu!

Parte-hartzaile guztiek egindako ekarpenak oso interesgarriak dira eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) 2016ko plangintza egitean kontutan hartuak izango dira. Ideia hauek guztiak esteka honetan ikus daitezke:

pdf

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.