Uraren inguruko bideo-lehiaketa - Arabako SEADen Lagunen Elkartea

18 January, 2018

Uraren inguruko bideo-lehiaketa Arabako SEADen Lagunen Elkartearen eskutik

Arabako SEADen Lagunen Elkarteak 16-25 urteko gazteentzat bideo-lehiaketa antolatu du uraren inguruan. Saria, saharar errefuxiatuen kanpamenduetan dagoen Zine Eskolan burutuko den formazio eta ura kudeatzen duten emakumezkoen dokumental txiki bat sortzea izango da. Bertan lehiaketa honetan kanpamenduetako saridun izan diren gazteekin batera lan egiteko aukera izango dute.

Lehiaketaren baldintzak eta zehaztasunak www.saharazblai.org web-orrian aurki ditzakezue. Baita bideo honetan ere

Nola parte hartu?

  1. Grabatu eta igo zure bideoa: Grabatu zure bideoa eta igo VIMEO edo YOUTUBE plataformetara (gehieneko iraupena: 2 minutu eta 30 segundo).
    Gogoan izan bideoa igo ondoren esteka bidali behako diguzula.
  2. Bete izena emateko fitxa: Zure datuak betetzeaz gain, egiaztatu ondo kopiatu duzula zure bideoaren esteka dagokion laukian. Adinez txikia bazara, zure tutorearen baimena duzula egiaztatu beharko duzu.

  3. Berrespena: Behin izena emateko orria bidalita, mezu elektronikoa igorriko dizugu jaso dugula berresteko. Geroago, zure bideoak baldintzak betetzen baditu, mezu elektronikoa jasoko duzu zure parte-hartzea baieztatzeko.

Zure inguruko uraren arazoen inguruan bideo bat egin eta bidal ezazu!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.