TOPAKETA#27UH

Topaketaren ondoren… bertopaketa! #27UH: Denon artean hiria saretzen

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) #27UH 2.0 bertopaketa ekitaldira gonbidatu nahi zaituztegu.

Noiz eta non?

Abenduaren 15ean, larunbata, goizeko 10.30etatik 14.30ak arte. Bilboko San Frantzisko auzoko HARROBIA-n (Novia Salcedo-k kudeatutako gizarte-ekintzaileen zentroan)

Zergatik bertopaketa?

Pasa den urriaren 27an,  hiria eta hirigintzarekin zerikusia duten gai ezberdin ugari jorratu genituen “#27UH: denon artean hiria saretzen” topaketan eta, orain, gehiago sakondu nahi dugu antolatu dugun ekitaldi honetan. Beste gai batzuen artean, hirigintza barneratzailearen alde elkarlanean lan egiteko sare bat sortzearen inguruan aritu ginen. Abenduaren 15ean sari hori nola egikaritu aztertuko dugu.

SAREA: ZER? ZERTARAKO? NOLA?

#27UH topaketan landutakoaren ondorioak hementxe ikus ditzakezu:27uh.wordpress.com

Laster arte!

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .