Ideia gazteen Haziak lehiaketa - Gasteizko Udaletxea

Ideia gazteen Haziak lehiaketa

Data: 2017-03-29 | 2017-05-02
Lekua: | Araba
Ordua: 00:00 | 23:59

Haziak proiektuak aisialdi sortzailea, osasuntsua eta partehartzailea sustatu nahi du. Aisialdi aukera honetan gazteak euren esperientziaren jabe dira eta haziaketik prozesu honetan lagun izan nahi dugu eta horretarako gazteei baliabideak eskaini: bulegoa eta ideia gazteen lehiaketa. Maiatzak 2 arte parte har dezakezu

Lehiaketa hau sortu da zu bezalako gazteek, hau da, Vitoria-Gasteizen erroldatuta eta 14 eta 30 urte bitarteko gazteek, egindako proiektuak eta ideiak aurrera eramaten laguntzeko. Aurtengo leiaketaren oinarriak honako hauek dira.

Edozein zalantza izanez gero jarri harremanetan haziak@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikoaren bitartez.

Haziak lehiaketako sariak

Zeintzuk dira sariak? Haziak Bonu bat edo hainbat, hau da, zure proiektua gauzatzeko laguntza andana:

  • Pro Bonua: ordu kopuru bat zuen proiektuari laguntzeko behar duzuen arloko profesional batekin egoteko, adibidez, dantzari, musikari edo sareetan aditua den norbaitekin lanean aritzeko.
  • Espazio Bonua: proiektua gauzatzeko espazio bat lortzeko laguntza.
  • Material Bonua: beharrezkoak dituzuen materialak eskuratzen laguntzeko.
  • Zabaldu Bonua: proiektuak merezi duen bezala lau haizetara zabaltzeko.
  • Bonu espeziala: zure proiektuaren alderdirik berezienak konpontzeko.
  • Kontratu bonoak: zuekin emanaldi bat, erakustaldia…kontratatzeko, proiektuak itxura hartua duenean

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .