Gazteei zuzendutako ekintzak eta programak sustatzeko diru-laguntzak

Gazteei zuzendutako ekintzak eta programak sustatzeko diru-laguntzak

Data: 2019-01-04 | 2019-02-18
Lekua: | Bizkaia
Ordua: 00:00 | 23:59

Gazteez osatutako, edota gazteei zuzendutako ekintzak garatzen dituen elkarte batean hartzen duzu parte? Horrela bada, jakin ezazu Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak berrikuntzari, sormenari eta Bilboren garapenean gazteek parte hartzeari lotuta dauden ekimenak babesteko diru-laguntzak deitu dituela.
Gauzak horrela, gazteei zuzendutako proiektuak, zein gazteek parte hartzen duten irabazi asmorik gabeko erakundeek diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte, beti ere Bilboko Udalaren Hiritarren Parte-hartzerako Erakundeen Erregistroan erregistratuta egon behar dutela, eta euren datuak eguneratuak egongo direla.
Eskaerak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 4ean irekiko da eta otsailaren 18an itxi. Parte hartzea gauzatzeko, erakundeek jarraibide hauek jarraitu beharko dituzte.
  • Eskaera online egiteko udal webgunera jo.
  • Modu presentzialean egin nahi izanez gero, barrutietako udal bulegoetan egoten diren Hiritarrentzako Arreta Bulegoan honako dokumentu hauek bete eta entregatu beharko dituzte. Esparru espezifiko bati zuzentzen bazaizkio dagokioen esparruko formularioa ere atxiki behar da.
Edozein zalantza baldin baduzu, gazteria@bilbao.eus helbidera idatzi, edo 944 20 30 99 telefonora deitu.
Kontsulta itzazu hemen Bilboko Udalaren deialdi orokorreko diru-laguntzetako beste ildo batzuk.

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.