Elkarlan 2016 saria emateko ekitaldia

Elkarlan 2016 saria emateko ekitaldia

Data: 2017-06-16 | 2017-06-16
Lekua: Bilbon (Eusko Jaurlaritzako Ekitaldi Aretoan - Kale Nagusia, 85) | Bizkaia
Ordua: 10:00 | 13:30

Euskadiko Demokraziari eta Herritaren parte-hartzeari buruzko Liburu Zurian adostu genuen bezala, Eusko Jaurlaritzatik lanean jarraitzen dugu herritarrekin hartutako konpromisoak gauzatze aldera.

2016an burutu genuen Elkarlan Sarien deialdiaren sari-emate ekitaldia baliatuz, Liburu Zuriaren hedatzean Eusko Jaurlaritzako Sail ezberdinek, herritar antolatu zein ez antolatuekin elkarlanean, burutu edo eta abian jarri dituzten zenbait proiekturen berri eman nahiko genizuke. Era berean, lan honek izan dituen aitortze eta onespenak, eta orain arte lortutako fruituak elkar banatzeko momentua ere badela uste dugu.

Horregatik datorren ekainaren 16an, ostirala, goizeko 10etatik 13:30ak arte, Bilbon (Eusko Jaurlaritzako Ekitaldi Aretoan – Kale Nagusia, 85) ospatuko dugun jardunaldian zure parte-hartzea eskatu nahiko genizuke beste behin ere (egitaraua).

Liburu Zuria elkarrekin eraiki genuen abiapuntua da, baina gure politika zein zerbitzuen diseinu, garapen eta ebaluazioan eragina izan dezan, denon konpromiso eta lana beharrezkoa izango da.

Jardunaldian zure parte-hartzea baieztatzeko, izen-ematea esteka honen bidez egin mesedez

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .