Es imprescindible saber para qué comunicamos y qué queremos conseguir de nuestra relación con los medios de comunicación. Eso es lo que trabajamos en la jornada Remedios comunicativos para las asociaciones. A continuación tienes un breve resumen en euskera y al final el informe compelto.
Pentsamoldeak aldatzeko:
Gure elkartearen xedea betetzeko, askotan funtsezkoa da pentsaerak aldatzea. Bestela, nola da posible aldaketa klimatikoaren aurka borroka egitea, gizarte bateratzaile bat sustatzea edo gazteek pairatzen duten enplegu-prekarietatearen kontra bultza egitea? Hitza oso tresna boteretsua izan daiteke. Elkarteek hainbat aukera dituzte komunikabideen bitartez bere ideiak gizarteratzeko: iritzi-artikuluak idatzi, zuzendariari gutunak bidali, elkarrizketak eman, salaketa-prentsaurrekoak burutu… Modu honetan, gizartearen pentsamoldea bakarrik ez: politikari eta gobernarien pentsamoldea ere aldatu dezakegu, bere erabakiak bestelakoak izan daitezen.
Dirua biltzeko, bolondresak lortzeko, bazkideak erakartzeko:
Modu asko dago baliabideak lortzeko (Internet, posta-bidalketak, publizitatea…). Komunikabideak beste modu bat dira. Hedabideetan askotan ikusi daitezke, adibidez, elkarteek odol-emaileak lortzeko egiten dituzten deiak jasotzen dituzten berriak.
Gure agenda ezagutarazteko:
Egunkari eta irratien agendak oso erabilgarriak izan daitezke hitzaldi, tailer, ikastaro eta mobilizazioetarako parte-hartzaileak erakartzeko.
Kanpaina eta ekimen zehatzak ezagutzera emateko:
Prentsaurrekoak tresna eraginkorra izan daitezke agendako-hitzordu bat baino gehiago diren ekimen eta kanpainak ezagutzera emateko: udako kanpaldi ibiltariak, ezintasunen bat duten nerabeen gizarteratzeari buruzko lehen jardunaldiak, gazteen emantzipazioaren alde egiteko festibala…