Gune Anitza eraldatzen

Gune Anitza eraldatzen

2016ko ekainaren 28an, LGTBI+ Harrotasunaren nazioarteko eguna izanik, EGK-k Gune Anitza Zigiluaren Manifestua aurkeztu zuen. Emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunarekiko eta aniztasunarekiko aldekotasuna erakusteko zigilua da hau. Gaiarekiko onarpena, aldekotasuna eta jarrera positiboa erakusteko elkarte, talde, administrazio eta espazio mota desberdinei luzatzen zaien adierazteko aukera bat da.

Hilabete hauetan zehar Manifestura atxiki diren taldeak hainbat izan dira (Pikara Magazine, Atara Zarata antzerki taldea, Donostiako Emakumeen Etxeko Sexu eta genero aholkularitza zerbitzua…). Baina oraindik ere ekainera arte mapa osatuz joan nahi du EGK-k lehen urte honetako Gune Anitzen zerrenda aurkezteko.

Gainera, atxikitzen animatzen lehenak izan diren hauen borondatea eskertzeko eta eragile desberdinek egindako eskaerei erantzuna emateko, EGK Gune Anitza proiektuari bira bat ematen ari da.

2017an manifestu berrituaz gain, zigilua galtzearen penalizazioa ezarri ahal izateko falta sistema eta guneak kudeatzeko gidak ere sortuko dira. Era honetara, gaiekiko gutxieneko sentsibilitatea duten baina maila teknikoan gomendioak beharrezko dituztela uste duten guneek baliabideak eta ideiak izango dituzte Gune Anitza izatearen erronkari aurre egiteko.

Azken helburu honetarako, jada interesa adierazi duten eragile desberdinekin nahiz jada atxikitako guneekin harremanetan ezarriko gara behar eta gune mota desberdinak zeintzuk diren identifikatu ahal izateko.

Marienea, Basauriko Emakumeen Etxea ere Gune Anitza da

Gaur Marieneako Dinamizatzaileetako bat eta Sexu-informazio bulegoko sexologoarekin bilduta egon gara. Marieneako txoko desberdinak aztertu ditugu espazioen erabileraz eta erabiltzaileen behar desberdinez gogoeta egiteko.

Proiektuaz gehiago jakin nahi baldin baduzu edota zure gunea Gune Anitza izateko aurkeztu nahi baduzu eta guneen analisi honetan parte hartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Berdintasun lan-arloarekin:

Telefonoa: 944.43.61.43

Helbide elektronikoa: berdintasuna@egk.org

 

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.