34ª Asamblea General

ETAren su etenaren 4.urteurrenean, EGK-k azken Batzar Orokorrean bere desegitea eskatu zuela gogoratzen du

4 urte pasa dira 2011ko urriaren 20an ETAk su etena iragarri zuenetik. Bakea eta bizikidetzaren aldeko pausuak ematen ari diren arren, oraingoz ez da bide osoa egin. Hori dela eta EGK-k martxoan egindako 34. Batzar Orokorrean, beste dokumentuen artean, ETAren behin-betiko eta aldebakarreko desegitea eskatu zuen; aldarrikapen hori oroitu nahi du data adierazgarrii honetan.

Batzar Orokorrean onartu zen dokumentua Iratzarrik aurkeztu zuen eta, hemen ikus daitekeen bezala, hauek izan ziren arrazoiak: “Gaurko eta etorkizuneko gazteek indarkeriaren ondorio latzak sufritu ez ditzaten, beronen amaieraren atzeraezintasuna bermatzea ezinbestekoa da. Honekin batera, terrorismorik gabeko herria beharrezkoa da, elkarbizitza denon artean eraiki ahal izateko”.

Bestalde, gogoratu behar da Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak iazko ekainean Bakea eta Bizikidetza lan arloa martxan jarri zuela eta azken hilabeteetan hainbat jarduera egin direla, besteak beste, Bake Ibilbideak eta Bake&Arte tailerrak (bideoak ikusi):

Bake Ibilbideak

Bake&Arte tailerrak

Gai hauek jorratzeko lan talde bat osatu da, hilabetean behin bilerak egiten dituena. Honetan parte hartu edo lan arloan egiten diren ekintza guztiak ezagutu nahi badituzu, idatzi email bat bakea@egk.eus helbidera edo deitu 943 429767 telefonora.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .