Gazte Klik Klak 2016ko edizioa

Data: 2018-11-14 | 2018-11-14
Lekua: | Araba
Ordua: 00:00 | 00:00

2016ko edizioaren gaia: Turista zure hirian bertan. Hiriaren gaineko gazte begiradak .

Hiri guztietan marketin turistikoa eraikitzeko erabiltzen diren leku topikoez haratago, badira hainbat hiri beren barnean metatzen direnak, gurutzatzen direnak eta talka egiten dutenak, metropoli garaikide bat osatzeko Azpian dauden hiri horiek guztiek bestelako hurbilpen moduak eta bestelako begiradak behar dituzte. 2016ko Gazte Klik-Klak lehiaketaren bidez Gasteizen zehar begirada horiek -zure begirada gaztearen bitartez- jaso nahi ditugu. Horrela, proposatuko dizugu egun batzuetan turista izatea zure hirian eta zure esperientzia erregistratzea, argazkien eta bideoaren bidez.

Oinarriak

lehiaketaren oinarriak kontsultatu pdf

Info gehiago: 945161990 ; gazterklikklak@gmail.com

Sariak

Lau sari emango dira. Sariak ezin izango dira metatu, eta, hortaz, ez zaizkio egile berari emango. Sari bakoitzak honako sari hornidura izango du:

  • 300 euroko bono trukagarri bat argazki, bideo edo kultura materialean.
  • Lau sarituek parte hartuko dute taldeko erakusketa batean gure hiriko argazkilaritzan eta artean adituak diren tutoretzapean. Erakusketa 2017ko lehenengo hiruhilekoan izango da. Katalogo bat argitaratuko da parte-hartzaileen lana jasoko dituena.

Lan hautatuen erakustaldia

2016ko abenduaren 2tik 2017ko urtarrilaren 7ra arte, Montehermoso Kulturunean.

Alegiazko erakusketak

2016eko edizioaren argazki eta bideo bilduma, abenduaren bitik aurrera ikusgai.

Lotutako informazioa

  • Gazte Klik, argazki lehiaketa gazteentzat

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.