Eman MINUTU 1 URAREN ALDE, bideo-lehiaketa. Urtarrilaren 10era arte.

Data: 2010-12-13 | 2010-12-13
Lekua:
Ordua: 00:00 | 00:00


Nazio Batuen Batzar Nagusiak eta Giza Eskubideen Kontseiluak ofizialki onartu berri dute ura eta saneamendua izateko eskubidea. Testuinguru horretan, UNESCO Etxeak bideo-lehiaketa bat antolatu du, “Eman minitu 1 uraren alde” lelopean.

Ikus-entzunezkoak minutu batekoak izango dira gehienez, edozein formatutan landu ahal izango dira eta edozein euskarri erabiliz: eskuko telefonoa, bideokamera, webcama, Ipad-a, Iphone-a eta beste edozein tresna.

Irabazleak bidaia bat izango du sari, bidaia UNESCOk Senegalen duen egoitzara, eta dokumental labur bat filmatuko du uraren eta saneamenduaren arloan erakundeak egiten duen lanari buruz. Bigarren eta hirugarren saria, berriz, bideo-kamera bat eta ipod touch 4G gailu bat izango dira, hurrenez hurren

Lanak bidaltzeko epea: urtarrilaren 10era arte.


Info+  www.unescoetxea.org

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Agenda atzera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .