Atzegi

15/06/2016

ATZEGI Gipuzkoako adimen urritasunentzako elkartea da. Bertan,  adimen urritasuna duten seme-alaben arazo eta konbonpideak partekatzen dituzte senitartekoek. Gurasoek seme-alabentzat gizartean leku bat lortu dezaten egiten duten ahaleginaren ondorioz, gizarte bera ere alda daiteke.

Gazte Abertzaleak - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Gazte Abertzaleak

15/06/2016

Gazte Abertzaleak Euskal Herriaren askapen nazionalaren eta justizia sozialaren lorpenerako lan egiten duen gazte erakundea da. Euskal Herriko zazpi lurraldeetan hedaturiko iharduera du eta gazte erakunde ezkertiar, independentista, errepublikano, internazionalista eta feministatzat du bere burua. Aukera berdintasuna, ingurugiroa eta garapen iraunkorra, adierazpen eta pentsamendu askatasuna, lanpostu duina, etxebizitza eskuragarriak, antimilitarismo sendo eta sakona, sexu askatasuna, …

Seguir leyendo…

Arduradun eskola

15/06/2016

Astialdian hezitzailean aritu nahi diren gazteak hezitzeari ekiten dio Arduradun Eskolak. Horretarako, giza formazioa, formazio pedagogikoa eta teknikoa lantzean ditu. Erakundea Euskalerriko Eskautak Arabari (EEA) lotuta dago eta, horrexegatik, elkarte honen beharrei erantzuna ematen saiatzen da, bestelako astialdi taldeen beharrak asetzeari uko egin gabe.

Asoc. Alevines Vascos

15/06/2016

Laurogeiko hamarkadan (1982) Eskaut Katoliko mugimenduaren alternatiba gisa sortutako Gazte Elkartea dugu. Bere helburu nagusia oinarrizko printzipio batzuk hedatzean datza: elkartasuna, lankidetza, elkarbizitza, justizia eta tolerantzia. Astialdia entretenimendu ta zabalkunderako eremutzat jotzen duu, non heziketaren alderdiak eta norbanakoaren garapenak eraldaketa aberasgarria bideratzen baituten.