EUSKADIKO GAZTERIAREN KONTSEILUAK PREMIAZKO HAUTAKETA PROZESU BAT IREKI DU BIZKAIKO KOORDINATZAILEA LANPOSTURAKO
ESKAINTZEN DENA:
- Bilbon betetzeko lanpostua
- Egun osoko lanaldia.
- Soldata gordina: 23.924,70€ urtean
- Euskal gazteriaren bizi baldintzen hobekuntzaren alde lan egitea.
LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK:
- EGK-ko ekimenak eta arlo teknikoetan garatzen den lana bultzatu.
- Administrazioarekin bitartekaritza.
- EGKren lanaren difusioa Bizkaiako elkarte kideen artean.
- EGK-ko kide diren elkarteen ekintzak eta proiektuak bultzatu.
- Bizkaian, erakunde ezberdinek eta gazte mugimenduek aurrera eramaten dituzten proiektu eta sareetan EGK-ren parte hartzea bultzatu.
- EGK-k aurrera eramaten dituen proiektu, ekimen eta ekintzen inguruan komunikabideei arreta egin.
- EGK-ko lan plangintzan zehaztutako lan taldeak eta proiektuak dinamizatu.
ESKATZEN DENA:
- Bizkaian izatea bizilekua.
- 30 urte baino gehiago ez izatea.
- Euskal elkartegintzaren eta gizarte mugimenduaren errealitatearen ezagutza.
- Bizkaiko gazteriaren eta elkartegintzaren errealitatearen ezaguera zabala.
- Gazteria politiken ezagutza.
- Euskaraz eta gazteleraz hitz egiteko eta idazteko ezagutza maila altua.
BALORATUKO DA:
- Informatika-ofimatika ezaguerak.
- Lan taldean aritzeko gaitasuna eta ekimen propioak autonomiaz garatzeko gaitasuna.
- Antolaketarako gaitasuna.
- Harremanetarako gaitasuna.
- Ardurak hartzeko gaitasuna.
CURRICULUMak BIDALTZEKO EPEA:
Urtarrilak 28, eguerdiko 14:00ak arte.
Soilik posta elektronikoz bidali bilbao@egk.eus mail helbidera, gaian “Bizkaiko Koordinatzaile Lanpostua” adierazita.