Bizkaiko Gazteen Gurutze Gorria - Cruz Roja Juventud Bizkaia

Bizkaiko Gazteen Gurutze Gorria

Helbidea: José Mª Olabarri, 648001, Bilbo (Bizkaia)
Telefono: 944 23 03 59
E-posta: crjbizkaia@cruzroja.es
Web: http://www.cruzrojajuventud.org

Bizkaiko Gazteen Gurutze Gorria Gurutze Gorriaren gazte elkartea, 8 urtetik 30 urte bitarterako gazteek osatutako eta eurentzat bideratutako taldea da. Heziketa eta eskuhartze proiektuen araberako ekimen eta pataidetza saioak egiten ditu. Ekintza guzti horiek haur edo gazteen kolektiboak dituzte helburu, beti ere auzoetan bizi diren beharrez jositako kolektiboak ahaztu gabe.

Jarrera etikoa, legaltasuna, leialtasuna eta fede ona, konpromisoa eta partaidetza, boluntariotzaren sustapena eta motibazioa, lankidetza eta elkartasuna, intentzioen gatazka kasuetako abstentzioa, informazioaren osotasuna eta gardentasuna, isilpekotasuna, lehia desleialaren debekua eta laneko arriskuen prebentzioa dira Gurutze Gorriaren balioak.

“Gurutze Gorriak, gizartean sakon sustraitutako erakunde humanitario gisa eta ekintza boluntarioko erakunde gisa, erantzun integralak emango dizkie hondamendien eta larrialdien biktimei, gizarte-arazoei, osasun-arazoei eta ingurumen-arazoei, betiere, garapenerako ikuspegitik”.