Gazteentzako dirulaguntza ekonomikoak EAEko udaletxeen eskutik

Zein dirulaguntza jaso dezaket alokairua ordaintzeko? Zeintzuk dira udalek emantzipatzeko eskaintzen dituzten aukerak? Bateragarriak ahal dira administrazioek eskaintzen dituzten laguntzak?

Baliteke zure emantzipazio-prozesua hasterakoan honelakoak edo bestelako galderak sortu izana. Mapa interaktibo honetan Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) gazteentzako emantzipatzeko neurriak jasotzen ditugu erantzunak emateko asmoz. Bertan zure udalerria klikatuz administrazio desberdinek eskaintzen dituzten aukerak aurkituko dituzu.

Emantzipatzeko neurriak biltzen dituen mapa honi 2019an eman diogu hasiera eta ahalik eta administrazio gehienek bideratutako dirulaguntzak biltzea da gure asmoa. Gazte, gazte-elkarte zeina administrazio izan jar zaitez gurekin harremanetan informaziorik baduzu.

Mapari buruzko galdera edo informazio gehiago nahiko bazenu, deitu 945220601 edota 688 73 70 92 (Luisa) zenbakietara edota idatzi etxebizitza@egk.eus helbidera.