Helbidea: Lugar de asambleas: CRAJ, Anoeta 28. Donostia. (Gipuzkoa).
E-posta: kepasakonlakasa@gmail.com
Web: www.kepasakonlakasa.org
Zer eskatzen dugu KEPASAKONLAKASA erakundetik?
Gardentasuna
1.1- Etxebizitza politikari buruzko informazio eta gardentasun osoa.
1.2- Partiduei egindako emari GUZTIEN hilabetekari baten argitalpena, emaileen izen edota lanbide/sektorea zehaztuz.
1.3- Lurraren garapen, urbanizazio eta edifikazioaren garapenarekin erlazioa duen dokumentazio guztiaren informazio publikoa, honen lorpide erraza bermatuz.
1.4- Alegazio kopuru batetik aurrera, etxebizitza eta lurraren garapen plan eta proiektuen tramitazio ezina.
Etxebizitza politika
2.1- Etxebizitza politikaren helburu garrantsisuena da edozein hiritarri etxebizitza ziurtatzea.
2.2- Etxebizitza politika ez dadila soilik BOEak eraikitzean zentratu, hutsik eta jadanik eraikirik dauden etxebizitzak ere eskuragarri jar daitezela.
2.3- Froga egiaztagarrien bidez hutsik dauden etxebizitzen errolda egin; Etxebizitza Agentzia publikoan izena eman edo gainkarga fiskala handitu; diru-sarrerak Etxebizitza Agentziara bideratu.
2.4- Bitartekaritza zentroen eta Agentziaren bitartez maizter eta jabeen babes legal eraginkorra.
2.5- Gutxiengo baremoen eta baliabide aukera (Alokabide, BOE) guztien egiaztapena, diru sarrera baxuak dituzten biztanleak etxebizitza bat lortzeko aukerarik gabe gera ez daitezen.
BOE
3.1- Alokairu sozialari bultzada etxebizitza parke publiko baten bidez.
3.2- Beharra dagoen heinean, BOEak salgai ez, alokairuan baizik.
3.3- Babes ofizialeko etxebizitzen etengabeko kontrol sistematikoa. Kasuak ondoren ere aztertu.
3.4- BOEak saltzearen debekua mantendu.
3.5- Errentapekoen errepresentazio demokratiko (kontseiluak, ordezkoak) baten izateratzea.
Erakundeak
4.1- Instituzioen eta beraien erregistroen arteko koordinazioa: Eusko Jaurlaritza, Diputazioa, udaletxeak.
4.2- Begirale eta ikuskatze funtzioak beteko dituen Etxebizitza Agentzia bakarra sortu.
4.3- Komisiorik gabeko etxebizitzen udal Agentzia bat sortu; interneten datu base bat izan liteke.
Lurzorua
5.1- Lurraren garapena sostengarritasun eta ingurunearen eta baliabide naturalen kontserbazio irizpideen arabera egin dadila.
5.2- BOErako lurzorua behar den bitartean, prezio “libre”ko etxebizitza gehiago eraikitzeko baimen gehiagorik ez.
5.3- Udaletxeek lurrarekin erlazioa duten negozioak egin ez ditzaten, hauen finantzaketa autonomo eta bermatua konpontzea.
Bankuak eta zergak
6.1- Jendeak bankuekiko zor amaigabeak izan ez ditzan, berfinantziazio eta arrisku handikokreditu emaileen enpresak kontrolatu, eta bezeroei informazio gehiago ematera behartzeko legeak eratu.
6.2- Errentamendu eta pisuen salketan zerga-maulenganako borroka eraginkorra.
6.3- Errentapeko, errentatzaile, jabe, eraikitze enpresa, etxebizitza-sustatzaile etabarren zerga tratatzearen azterketa, irizpide sozial eta sostengarrien arabera.