Udaleku Hezikidetzaileak

Nor ez da joan udalekuetara nerabe zela? Nork ez du herriko aisialdi taldean hezitzaile bezala parte hartu?

Udako lehen izpiekin bat datoz urtaro honi dagozkion osagaiak. Lehen izpien segidan erosi ohi dugu eguzkitako krema, hondartza usaina duena. Beroaren lehen ufadarekin, jansten ditugu soineko eta sandaliak, baita eguzkitako betaurrekoak ere. Eta sonbrila, nola ez.

Nor ez da joan udalekuetara nerabe zela? Nork ez du herriko aisialdi taldean hezitzaile bezala parte hartu? Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) udalekuak hartu nahi izan ditugu hizpide, udako osagaiak berdintasunezko irizpide batzuekin nahastu ditugu eta “Udaleku hezkidetzaileak. Dena prest izateko errezetak” izeneko materiala prestatu dugu. Izan ere, udalekuetan, jolasteko eta sortzeko espazioak ditugu, baina horien kontzientziarik ba al dugu? Etengabe materialak erabiltzen ditugu (musika, liburuak, jostailuak), zein erabilera ematen diegu?

Galdera hauek planteatzen ditugu:

–         Taldeak ba al du protokolo edo planik?

–         Taldeak ba al du hezkidetzaz arduratuko den norbait?

–         Taldeak erabiltzen duen materiala hezkidetzailea da?

–         Taldeak espazioaren erabilera partekatua egiten al du? Bultzatzen     al du ematea? Nola?

–         Taldeak ba al du hezkidetza ebaluatzeko modurik?

Hezkidetza lantzen gabiltza aspaldidanik, eta “Haziak Astialdira. Hezkidetzak astialdian hartzen duen tokiaz hausnartzen” izeneko txostena publikatu genuen pasa den apirilean. Oraingoan, udalekuetan jarri dugu begirada, zein izan beharko litzateke hurrengo urratsa? Ba al duzu ideiarik?

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu edo egiten ari garen lanari buruzko gehiago jakin nahi bazenu deitu 943.42.97.67 telefonora edo idatzi berdintasuna@egk.eus helbidera.

Txosten deskargatu