Tipi-topa jardunaldiko ondorio txostena

Gaur egun hezkuntzari eta astialdiari buruz dagoen bibliografia aztertzean, ikusiko dugu horri buruz hainbat eta hainbat orrialde idatzi direla, bai eta, zer iturri kontsultatzen den, aisia eta astialdi hitzak modu desberdinean erabiltzen direla ere. Duela berrogei urte, XX. mendeko 60ko hamarkadan, Joffre Dumazedier frantses soziologoak aisia definitu zuen. Garai hartako eta gure garaiko fenomenoa dela esan zuen, eta, haren bidez, atseden, olgeta eta garapen funtzioak betetzen ditugula. Bibliografia espezializatuan, hezkuntza (formala, ez-formala eta informala) aipatzen da, eta olgeta, denbora librea eta astialdiko hezkuntza. Horixe jorratu genuen Tipi-topa jardunaldian eta jarraian duzun txostenean bildu ditugu bertako ondorio nagusiak. Ea zer iruditzen zaizun!

Eta gehitzeko edozer izanez gero idatz iezaguzu hezkuntza@egk.org helbide elektronikora.

Txosten deskargatu